Bost probintzi elkarren kontra aritzen dira, GRAVN txapelketan, eta aurten, Gipuzkoa jaun eta jabe izan da, paleta goman; tartean, hernaniar asko izan dira, gainera. Asteburu honetan, frontoi motzean, hiru final jokatu dira, eta bi irabazi ditu Gipuzkoako selekzioak, hernaniarrak tartean zirela: jubeniletan (Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrietak), eta seniorretan (Goiatz Manzisidorrek). Sub 22 kategorian, Gipuzkoak finala jokatu zuen eta galdu egin zuen, (Eli Pagola hernaniarrak jokatu zuen finala).
Gipuzkoako selekzioan 24 pelotarik jokatu dute GRAVN txapelketa; horietatik 15, hernaniarrak ziren. Finalak batzuk jokatu dituzte, baina denek egin dute haraino iristeko meritua.
GRAVN TXAPELKETAHernaniar asko, Gipuzkoako selekzioan
- Jubeniletan Txapeldun: Miren Aierbe, Ariane Arrieta, Amaia Irazustabarrena, Maider Semper
- Sub 22 Txapeldunorde: Eli Gutierrez, Ane Lizeaga, Eli Pagola eta Maddi Mendizabal (Zaldibia)
- Seniorretan Txapeldun: Goiatz Manzisidor, Ainhoa Montes, Nagore Arozena, Patri Espinar.