Ibilaldia, txalapartari historikoen etxeetan barrena, igandean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 12a, 02:00

Txalaparta Festa igandean ha­si­ko da, txalapartari historikoen etxeetan barrena ibilaldia egi­nez. Sausta, Barriola-Bar­kaiz­tegi, Egaña-txiki, Bilan­de­gi, Erbetegi-Etxeberri etxeetara egingo dituzte bisitak. Etxe ba­koitzean, bertakoek beren fa­mi­liako txalapartarien historia aurkeztuko dute eta txalaparta saio bat eskainiko dute. Bukatzeko, festa bat izango da merienda eta guzti. Goi­ze­ko 10:00etan abiatuko dira Saus­­ta ondoko Lasarteko Bue­nos Aires aldapa behealdeko errotondatik. Parte hartzeko, izena eman behar da: jm-beltran@hernani.net edo herrimusika@herrimusika.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!