«Trafiko aldaketek kaosa besterik ez dute ekarri»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 11a, 02:00

Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramaileak pren-tsa ohar bidez adierazi du, Hernanin egindako trafiko aldaketek kaosa besterik ez dutela ekarri. «Lortu den bakarra da, herri barruan ko­txez gutxiago ibiltzea, eta beraz, eragotzi egiten zaie hernaniarrei eta beste herrietako bizilagunei bertako den­detara joan eta bertan erosi ahal izatea, eta ondorioz, beste herri batzuetara edo merkatal zentro haundietara joaten dira», azaldu du.

«Herrian barrena ibiltzea, %30 garestiagoa da orain»
Eta honakoa gaineratu du: «Horren aurrean berriz, ez da inolaz ere lortu bizikleta gehia­go erabiltzea ezta ingurumen kalitatea hobe­tzea ere. Datuen arabera, gasolina kontsumoa kontuan hartzeko mo­duan igo da, baita ingurumen kutsadura eta kutsadura akustikoa ere. Eta egun, Hernaniko bi puntutara kotxez joateko denbora gehiago behar da. Herriko taxi baten bidaiaren kostua, 5 euro izatetik 6,5 euro izatera pasa da. Beraz, herrian barrena ibil­tzea, bai erosketak egiteko bai umeak ikastolara eramateko, %30 garestiagoa da, orain».
Horren aurrean, Amona­rraizek esperantza transmititu nahi die herritarrei: «Her­naniarrei eta merkatariei ara­zo larriak sortzen ari zaizkien aldaketa guztiak, berriro aldatu daitezke eta arazoa konpondu daiteke».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!