Hauteskunde kanpainan buru-belarri ari da lanean Bildu eta gaur, Portu auzoan izango da, 19:30etan, bertako bizilagunen beharrak entzuten. Atzo berriz, herriko gazteekin bildu zen Kontrakantxa gaztetxean eta besteak beste, gazteek azaldu zieten autogestioan oinarrituta funtzionatzen dutela. Lokalaren hutsuneei buruz ere aritu ziren.
BECera joateko, autobusa
Bilduk ekitaldi nagusia egingo du larunbatean BECen eta jakinarazi dute, bertara joateko, autobusa aterako dela Hernanitik. Txartelak Oindi, Aralar eta Txili tabernetan daude salgai.