Jubenilek larunbatean, Pucela-Valladoliden Estatuko Gazte Txapelketako azken faseko hirugarren partidua jokatuko dute 16:00etan, eta intxa-bus bat antolatu du errugbi elkarteak, animatzen diren jarraitzaileak bertara joateko. Landareko iragarpen taulan zerrenda osatzeko orri bat jarri dute, bertan izena eman ahal izateko, eta orria, bihar iluntzera arte egongo da. Jakinarazi dutenez, izena ematen duen jende kopuruaren arabera erabakiko dute autobusa ateratzea edo ez, edota merkeago edo garestiago izatea. Gutxi gorabehera, 25 lagun bilduz gero, 20 euro pertsonako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!