Gaztetxoentzako udalekuak uztailean, Doberak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 10a, 02:00

Bidartetik Hondarribira ur ekintzak, abentura kirolak, mendi ibilbidea... egingo dituzte. Izena emateko azken eguna: maiatzaren 18a.

Dobera Euskara Elkarteak Udaleku ibiltariak antolatu ditu uztailaren 18tik 29ra. Bidartetik Hondarribira bitartean, hainbat ekintza egiteko aukera izango dute gaztetxoek: ur ekintzak, abentura kirolak, bibak, mendi ibilbideak... Udaleku horiek DBH1, DBH2 eta DBH3 mailako gaztetxoei zuzenduta dira. Eta Hernaniko gaztetxoek ekintza ezberdinak eginez gozatzeko aukera izateaz gain, herri ezberdinetako gazteak ezagutzeko aukera ere izango dute, Lasarte eta Durangoko gazteekin batera izango baitira udalekuak.

Izen ematea, Doberan
Izena emateko azken eguna maiatzaren 18a da. Izen emate orria bete ondoren, Doberako bulegora eraman behar da (Larramendi 11, behea) diru sarreraren ordainagiriarekin batera. Dirua Kutxan sartu behar da honako kontu zenbakian: 2101 0041 02 0010251080. Pre­zioa­ri dagokionean, Doberako bazkideek 200 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, 245 euro. Informazio gehiago nahi iza­­nez gero: 943 332 799/ 688 660 707 edo dobera@dobera.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!