Ostiralean, bertso afaria izango da Hernaniko Bi Herriak jatetxean, 20:30etan. Punta-puntako bi bertsolari ariko dira bertsotan: Jon Maia eta Amets Arzallus. Gaijartzailea ere ez da nolanahiko bertsolaria izango, Unai Agirre hernaniarra, hain zuzen. Txartelak salgai daude 25 euroan, Txili, Aralar, Oindi eta Rioja tabernetan.
Menua honakoa izango da: era askotako frijituak, entsalada nahasia, legatza labean sagardoarekin bustia, pantxineta, kafea eta kopa.