Drogek gazteen artean eragin haundia dutela ikusita, drogei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Hernaniko Gazte Asanbladak. Hausnarketa bat eginez, drogen gainean gazteak kontzientziatzeko asmotan antolatu dute hitzaldia. Azalpenak, Askagintza taldeko (Droga-mendekotasunen fenomenoaren normalizazioaren aldeko herri erakundea) bi kidek emango dituzte. Hitzaldia bihar, arratsaldeko 19:00etan izango da Kontrakantxa gaztetxean. Gazte Asanbladatik dei egiten diete interesa duten guztiei animatu eta hitzaldira azaltzeko.