Hernaniko Musika Bandak 150 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekintzen artean, kontzerturik azpimagarriena larunbatean izango da. Izan ere, Musika Banden Alardea antolatu dute eta alarde horretan, Hernaniko Musika Bandaz gain, Irun eta Errenteriako Musika Bandek kontzertua eskainiko dute. Hernanin lehenengo aldia da halako kontzertu bat antolatzen dela. Emanaldia Atsegindegin izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Lau zuzendariren
aginduetara
Hiru Musika Banden Alar-derako, 8 abestiz osatutako egitaraua prestatu dute. Besteak beste, joko dituzte: Fin de fiesta, Flashing winds, La boda de Luis Alonso, Hava Nagila, Virginia, Betikoskorri Mold... Eta abestiak behar bezala jotzeko, honako zuzendarien aginduetara ariko dira: Iñaki Gurruchaga (Irungo Musika Banda), Carlos Rodriguez (Errenteriako Musika Banda), eta Roberto Pacheco eta Zipri Otxandorena (Hernaniko Musika Banda).
Egitaraua
‘Fin de fiesta’ P. Azpiazu
‘Flashing winds’ J V Der Roost
‘La boda
de Luis Alonso’ G. Gimenez
‘Hava Nagila’ Herrikoia
‘Virginia’ Jacob de Haan
‘Betikoskorri Mold’ Iñaki Urkizu
‘Las playas de Rio’ Kees Vlak
‘Merche Matias’ Martinez Roca
Zuzendariak:
Iñaki Gurruchaga Azpiazu
(Irungo Musika Banda)
Carlos Rodriguez Albistur
(Errenteriako Musika Banda)
Roberto Pacheco Garcia eta Zipri Otxandorena Noble
(Hernaniko Musika banda)