Yone Boutiquek irabazi egin zuen larunbatean, 1-4, Anoetako GA taldearen kontra, eta bigarren garaipena du hiru egunetan, ostegunean ere irabazi egin baitzuen, 10-2, atzeratutako partidu bat. Ondo jokatu zuten larunbatean hernaniarrek, hanketan nekea pilatuta izanagatik. Galtzen hasi, eta bigarren zatian eman zioten buelta partiduari. Golak: Andoni, Javi, Miguel eta Asierrek. Liga bukatzeko partidu bakarra falta dute hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!