Arnaitz Lasarte bigarren, Orion

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 9a, 02:00

Saio ona, eta postu bikaina lortu zituen Arnaitz Lasarte hernaniarrak, Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko saioan. Andoni Otamendik irabazi zuen, 321 punturekin; Lasarte bigarren, 306 punturekin; Igartzabal, 296-rekin; Josu Oiartzabal, 289rekin... horiek, lau lehenengoak. Lehenengo fase honetan, 20 saio izango dira, eta bertsolari bakoitzak bi saiotan kantatuko du. Hurrengo astean Hernaniko Bertso Eskolako beste lau kide ariko dira: Unai Gaztelumendi larunbatean, eta Agin Rezola, Iker Osa, eta Asier Azpiroz igandean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!