Uterga eta San Miguel, finalera

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 9a, 02:00

Utergak eta San Miguelek jokatuko dute finala, Matxin III eta Urrutia Iaren kontra, Udaberriko Torneo Mixtoan. Frontoi motz eta luzean jokatzen ari dira txapelketa hau, eta Utergak eta San Miguelek erraz irabazi zioten finalerdia Zeberio II eta Ioni, Lekunberriko frontoi motzean: 40-28. Finala ere bi partidutara jokatuko da, motzean eta luzean. Lehenengoa motzean: Donezteben, maiatzaren 14an; azken partidua eta definitiboa luzean: Galarretan, maiatzaren 21ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!