Iñaki eta Iraitz, Iraitz eta Iñaki... Santa Kruz aita-semeak nagusitu dira, Ereñotzuko Ur Mia elkarteko Mus Txapelketan, Angel eta Peperi finala irabazita. Larunbatean jaso zituzten sariak, lehendakaria eta juntakideen eskutik, lau bikote onenek. Aurten, hauexek: txapeldun, Iñaki eta Iraitz; bigarren, Angel eta Pepe; hirugarren, Aitzol eta Unai; eta laugarren, Javier eta Txurri. Sariak, honako hauen eskutik: Larregain sagardotegia, Iñaki Santa Kruz tailerra, Mitxelena tailerra, eta Bereziartua zerrategia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!