Hauteskundeak badatoz, eta kanpaina hasia dute Hernaniko alderdiek. Bildu alderdiak atzo hasi zuen kanpaina, eta Osiñagan izan ziren, bertako auzotarrekin. Luis Intxauspe zerrendaburua, eta Bego Zuza eta Beñat Amenabar zerrendakideak ere inguratu ziren Osiñagara. Bilduren programa azaldu baino gehiago, auzotarrek dituzten arazoak entzun zituzten Bilduko kideek, etorkizunean konpondu ahal izateko. Adibidez: bideak txukun mantentzeko dituzten arazoak, makina ez-garaian etortzen delako, edo txukun lan egiten ez duelako...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!