«Hernani Nafarroa zen, duela 800 urte»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 9a, 02:00

Hitzaldia emango du gaur Joseba Asiron historialariak, 19:30etan Biterin. Nafarroako historiari buruz ariko da, eta Hernaniko berri ere emango du. Beñi Agirrek zuzenduko du hitzaldia, Nabarraldeko kideak.

Orain dela 812 urte arte, Hernani Nafarroaren ba­rru­an omen zegoen, eta Na­fa­rroa estatu bat omen zen, 1.512 urtean konkistatu zu­ten arte. Hori diote, behintzat, Naba­rral­deko kideek, eta Hernani Errotzen taldeko kideek. Her­nani Errotzen taldea berria da Hernanin, eta Nabarraldetik sortu du­te, Hernaniko historiari bu­ruz lan egiteko.

Gaur, hitzaldia emango du Joseba Asiron nafarrak, 19:30etan Biterin: 1512: Nafa­rroa Garaiaren Konkista.

Hiru hitzaldi, hiru astetan
Hernani Errotzen taldea hasi da lanean, dagoeneko. Hiru hitzaldi antolatu dituzte, datozen hiru astelehenetan; gaur, lehendabizikoa.
Hernaniko historia ikasi, ikertu eta zabaldu nahi du talde honek. Zalan­tzan jartzen dute, orain arte erakutsi diguten historia, eta «geuk ikertu nahi dugu, gure erroei buruz, eta ikertzen duguna jendeari zabaldu». 

HIRU HITZALDI
19:30 - BITERIN
  • GAUR - Maiatzak 9:
    1512: Nafarroa Garaiaren Konkista
    Joseba Asiron
  • Maiatzak 16:
    Los origenes del conflicto
    Mikel Sorauren
  • Maiatzak 23:
    Sintesis de la historia de Navarra
    Koldo Martinez Garate
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!