Urtebete, Hernaniko hondakinak Atez Ate biltzen

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 8a, 02:00

Festa haundi batekin ospatu zuten atzo hernaniar askok, Atez Ateko hondakin bilketaren lehendabiziko urtea. Urtebete da, izan ere, Hernaniko hondakinak etxez etxe, atez ate, biltzen ari direla, eta atzo, gogoan izan zuten hori, eta eskerrak eman zizkieten hernaniar guztiei, Plaza Berrin egindako festan.

Hernanin Zero Zabor taldeak antolatu zuen festa. Erraustegi haundi bat desegin zuten, eta baratzea egin zuten, haren lekuan, denen txalo artean. Izan ere, Zubietan egin nahi duten erraustegia gogor kritikatu zuten atzoko ekitaldian, eta Atez Ateko sistema eginez gero, erraustegiaren beharrik ez dagoela adierazi zuten. Ania musikaria, Hernaniko Bertso Eskolako kideak, Tapia trikitilaria, Mikel Laskurain antzezlea, eta abar luze bat izan ziren atzo parte hartu zutenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!