TXAPELKETA luzea eta jendetsua izango da aurtengoa. Gaur hasiko da G-Puntua, edo Gipuzkoako Bertsolari txapelketa, Orion, eta tartean hernaniar bat kantuan: Arnaitz Lasarte. Uda aurretik jokatuko da lehenengo fasea, eta uda ondoren, azken fasea. Guztira 76 bertsolari, eta tartean, Hernaniko bertso eskolako bederatzi.
Gaurko saioa 11:30etan da, Orioko herri ikastolako aretoan, eta sei bertsolari kantuan: Arnaitz Lasarte, Andoni Otamendi, Josu Oiarzabal, Endika Igarzabal, Andoni Goitia eta Julen Agirreburualde.
Hernanitik, bederatzi bertsolari eta bi epaile
Hernanik ordezkaritza haundia izango du aurten ere Gipuzkoako Txapelketan. Bederatzi ariko dira kantuan, eta bi epaile lanetan; antolatzaile taldean, bat. Zortzi bertsolariak, hauek: Arnaitz Lasarte, Unai Gaztelumendi, Iker Osa, Agin Rezola, Asier Azpiroz, Unai Agirre, Iñaki Zelaia, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi. Epaile lanetan: Bakarne Urreaga eta Julian Albistur. Antolatzaile taldean: Gorka Bereziartua.
Bi faseko txapelketa; uda aurretik eta ondoren
Lehenengo fasea orain jokatuko da, uda aurretik; bigarren fasea, gero, uda ondoren. Lehenengo fase honetan bost izango dira Hernaniko bertso eskolakoak, eta beste lauak, bigarren fasean sartuko dira, aurreko urteetatik sailkatuta daudelako. Lehen fasean kantatuko dutenak (Hernaniko eskolakoak):
-Arnaitz Lasarte (gaur)
-Unai Gaztelumendi (maiatzak 14)
-Iker Osa (maiatzak 15)
-Agin Rezola (maiatzak 15)
-Asier Azpiroz (maiatzak 15)
Finalerdia, Hernanin
Aurten, azkeneko finalerdia Hernanin izango da, Galarretan, abenduaren 4an. Finala, Donostian, abenduaren 18an.