hernanik finalerdiak gertuago ditu, jubenilen Estatuko Txapelketan. Talderik onenak sailkatzen dira txapelketa honetara, eta Hernani da horietako bat, azken partiduetan erakutsi duen gisara. Finalaurdenetako ligilan bi partidutik bi irabazi ditu; atzo Madrileko txapeldunari, ustez, talde gogorragoa behar zuenari. Egia da, Hernanik laguntza izan zuela. Publikoaren laguntza, ikusleen laguntza. Landare bete egin zuten atzo Hernaniko gazteek, eta bultza egin zioten taldeari. Bi partidu falta dira fase hau bukatzeko, eta bat irabaztea nahikoa du Hernanik, finalerdiak jokatzeko.
Bazkaria eta kontzertuak
Atzoko festa ez zen Landaren bukatu. Kontrakantxak eta Gazte Asanbladak antolatuta, bazkaria eta kontzertuak egin zituzten, errugbi taldeari laguntza eman nahian, eta 250 lagun bildu ziren Atsegindegin. Madrildarrek ere tripa ondo beteta aldegin omen zuten.