Juxtu, baina irabazi

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 8a, 02:00

igor Ventak sartu zuen gola. Eta denak lasaitu ziren. 20 mi­nutu falta ziren partidua bukatzeko, eta hernaniarren hanke­tan pixua nabari zen; urdu­ri­ta­su­nak emana. Gogor borro­ka­tu ziren atzo Hernani eta On­da­rroa; biek behar zuten ira­baz­tea, eta bizkaitarrek egin zuten aurrera. Hernanik, de­fen­datu; ondo defendatu. Ez zioten kontrarioari aukerarik utzi, eta beraiek izan zutenean, sartu egin zuten. 1-0, eta ligan bigarren postuan jarraitzen dute. Hirugarren mailara zu­ze­nean igotzeko, lehenengo pos­tua behar dute, eta han talde haundi bat dago: Real Union. Tartean, bi puntuko aldea. Hiru partidu geratzen dira liga bukatzeko, eta maia­tza­ren 22ari begira daude de­nak, Real Unionek eta Herna­nik elkarren kontra jokatuko baitute, Zubipen. Datorren astean, Pasajesen kontra, etxetik kanpora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!