Zer ari da gertatzen lurralde
arabiarretan kolpera halako mobilizazioak izateko?
Bi arrazoi dira nagusi: alde batetik, diktadoreek agintzen dute lurralde horietan eta beren askatasunaren defentsan mobilizatu dira. Askatasunaren alde, demokratizazioaren alde. Hauteskunde libre batzuk eskatzen dituzte.
Bestetik, eta arrazoi garrantzitsua da, baita ere, aberastasuna banatu nahi dute; izan ere, beraien baliabide naturalak gutxi batzuen edo kanpotarren esku daude.
Nor dago mobilizazio horien atzean?
Batez ere gazteek bultzatutako mobilizazioak izan dira, ez zituelako inork kontuan hartzen, besteak beste. Indarrak pilatzen joan dira eta orain lehertu da, ziurrenik, komunikabideen digitalizazioak eraginda. Eta mobilizazioak domino efektua izan du.
Mobilizazioen oinarriak berdinak dira, baina ondorioak ezberdinak ari dira izaten.
Lurralde bakoitzeko mugimendua ezberdina da eta mugimenduek eragin dutena ere bai. Tunez eta Egipton in pass demokratikoan daude, Libian Gerra Zibila dago, Yemen eta Bahreinen arazo latzak dituzte, Siria irakiten ari da momentu honetan eta errepresio odoltsua dago, Marruekos eta Argelian erreforma demokratikoagoa eta zabalagoa lantzen ari dira… Banaka aztertuta, ezberdinak dira mugimendu guztiak.
Marruekosen erreforma lantzen ari dira, baina orain dela bi aste atentatu baten berri izan genuen...
Lotuta dago dena, baina zer edo nork eragin duen, ez dago argi. Baliteke erreforma demokratikoa gelditu nahi duen talderen bat izatea, totalitarismoaren aldekoa dena edo baliteke estatuaren indarrek eraginda izatea.
Mobilizazio horien atzean gazteak daudela esan duzu. Eta mendebaldearen interesa egon al da?
Ez dut argi ikusten hori. Izan ere, Mendebaldeko estatuek ez dute inoiz ezer egin diktadura horiek kentzeko eta mantentzen lagundu dute orain arte. Erreformari lotuta, Mendebaldeak islamaren mehatxua ere aipatu izan du. Gainera, lurralde hauetan demokrazia ezartzen denean, maila berean tratatzeko eskatuko zaio munduari, eta denek politika egokitu beharko dute egoera berrira. Nire ustez, erreforman benetan lagundu beharko luke Mendebaldeak eta joko bikoitza egiteari utzi.
Etorkizunari begira, onerako izango al dira mugimendu hauek? Zertan aldatuko dira gauzak?
Helburua da eskubide sozialetan oinarritutako estatuak sortzea eta espero dut bidea izatea lurralde horietako egoera ekonomiko eta soziala aldatzeko. Egipton esaterako, %40 bizi zi-ren pobreziaren mailarik bajuenean. Esperantza behintzat ematen du egoera hori aldatzeko eta etorkizun hobea izateko. Gero zer gertatuko den ikusiko da eta herrialde bakoitzean nola gauzatuko den, baina mugimendua bera positiboa da.