Erregional Ohorezko Maila: Igoera lortzeko azken txanpa gaur hasiko du Hernanik, Aurrera de Ondarroaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 7a, 02:00

Hilabete besterik ez, lau partidu geratzen zaizkio Hernaniri denboraldia bukatu, eta helburua lortzeko: hirugarren mailarako igoera. Aste Santuko oporren ostean, gaur ekingo dio ligari, Zubipen, Aurrera de Ondarroa taldearen kontra; 16:30etan hasita. Gaurko partidua, datozen hiruak bezala, irabazi beharra du Hernanik helburua lortzeko. Gaurkoa barne, geratzen zaizkion lau partiduak ondorengoak dira:

Gaur: Hernani/Aurrera de Ondarroa
Maiatzak 14: Anaitasuna-Hernani
Maiatzak 21: Hernani-Real Union
Maiatzak 28: Mondragon-Hernani.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!