«Hernaniren sustraietara jo eta memoria historikoa berreskuratzeko, ikertuko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 7a, 02:00

TALDE berria sortu da Hernanin, elkarte kulturalaren funtzioa izango duena. Hernani errotzen memoria historikoa elkarte kulturala du izena, eta helburua da euskal gizartearen erreferente sinbolikoak, pentsamendua, historia, kultura eta identitatea ikertzea, ondoren gizarteratzeko edo herritarrei zabaltzeko.

«Guk eraiki nahi dugu bidea; ez dugu besteek esaten dutena egiatzat hartuko»
Taldearen izenak berak dioen moduan, Hernaniren erro edo sustraietara jo nahi dute: «nondik gatozen jakin nahi dugu, iturburura guk eraikitako bidetik iritsi nahi dugu, eta ez besteek gutaz diotena egiatzat hartuta; horren gainean ezin da ezer eraiki». Talde berriko arduradunek diotenez, oinarri sendoa izateak bakarrik garantizatuko du eraki­tzen dena, garaia, zuzena eta arrakasta­tsua izatea: «ondo errotutako sustraiek sostengatuko dute egokien gaur egun eraiki dezakegun edozein diskurtso; eta baita ere, edozein historiaren interpretazio, estatuaren teorizazio, diskurtso politiko edo independentzia lortzea».

Hiru hitzaldi maiatzean, elkartearen berri emateko
Maiatzean hiru hitzaldi antolatu dituzte, elkarte berriari bu­ruzko informazioa emateko. Au­rre­ne­koa astelehenekoa izango da, 1512: Nafarroa Garaiaren konkista. Joseba Asironek emango du, eta Euskal Herriko historialarien lehengo bilerako akta eta po­nentziei buruz ariko da. Hi­tzal­dia 19:30etan hasiko da, Biterin. Hurrengo hitzaldiak maia­tzaren 16 eta 23an izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!