Jubenilen partidua, eta errugbiaren aldeko festa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 7a, 02:00

Estatuko Gazte Txapelketako partidua jokatuko du gaur Her­nanik, jubenil mailakoa. Final laurdenetako bigarren partidua izango da gaurkoa, eta Getafe hartuko dute Landaren, 13:00­etan. Ondoren, errugbiaren al­deko festa antolatu dute. Hel­burua da, txapelketako bidaiak finan­tziatzeko dirua lortzea. Ho­rre­ta­rako bazkaria eta kon­tzer­tuak an­tolatu dituzte. Bazkaria 14:30etan da, Atsegindegin, eta txartelak Ekos, Ga­ri­nen eta Oinddin daude, 10 euroan. Gaue­ko 22:30etatik aurrera izango dira kontzertuak, gazte­txean; eta ondoren, mu­sika elektronikoa jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!