Urtero bezala, Saharar Herrira produktuak bidaltzeko karabana solidarioa martxan jarriko da aurten ere eta produktuak biltzen astelehenean hasiko dira. Bilketa, ikastetxeetan eta Biterin egingo da. Horrez gain, diru laguntza eman nahi dutenentzat kontu korrontea ere badago: 3035 0028 17 0281152900.
Bestalde, udaran Saharako umeak etxean hartzea posible egiten duen Oporrak Bakean programa martxan da eta izena eman nahi duten familiek maiatzaren 16ra arte dute epea zabalik. Umeak 7-12 urte bitartekoak izaten dira, Saharako errefuxiatu kanpamentuetan baldintza latzetan bizi direnak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!