Arnaitz Lasarte hernaniarra, bihar Orion

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 7a, 02:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa bihar hasiko da, Orion. Bi saio izango dira, goiz eta arratsalde, eta goizeko saioan Arnaitz Lasarte hernaniarrak hartuko du parte, Andoni Otamendi, Andoni Goitia, Josu Oiartzabal Xamoa, Julen Agirreburualde eta Endika Igartzabalekin. 11:30etan hasiko da. Txartelak salgai daude www.gpuntua.com atarian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!