Bildu hauteskundeetan egongo da eta bihar mitina emango du Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 7a, 02:00

Bildu koalizioa maiatzak 22ko Udal eta Foru Hautes­kun­dee­tan izango da. Hala era­baki zuen atzo goizaldean Auzitegi Konstituzionaleko Plenoak, al­de­ko sei botorekin eta kon­trako bost botorekin. Berez, Konstituzionaleko Bi­ga­rren Salak hartu behar zuen erabakia, baina erabakia Plenoaren esku utzi zuen, berdinketa medio. Luis Intxauspe Bilduko Her­naniko zerrendaburuak balora­zio positiboa egin du Konstitu­zionalak hartutako erabakiaren inguruan, «Bildu azkenean, hau­­teskundeetan egongo baita, baina emaitza 6-5 izateak, zer pentsatua eman behar dio herri honi», nabarmendu du.

Hauteskunde kanpainako lehenengo ekitaldia, bihar
Hauteskunde kanpaina atzo ha­­si zen eta lehenengo eki­tal­dia Bilduk egingo du bihar. Mi­tina emango du Osiñaga auzo­an. Luis Intxauspe ze­rren­da­bu­ruak eta Bego Zuza zerren­da­ki­deak Bilduk Her­na­nirako di­tuen proposa­me­nen berri eman­­go dute. Ber­tan bildu­takoekin solasaldia ere izango da. Mitina 12:00e­tan izango da, Arriatsuko eskolan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!