Hiru kategorietan jokatuko dituzte finalak: jubeniletan, Irazustabarrena eta Arrieta hernaniarrek jokatuko dute; Sub 22an Pagolak; eta seniorretan Manzisidorrek.
EZKER paretako torneo garrantzitsueneko finala jokatuko dute gaur Hernaniko lau pelotarik: Gravn torneokoa. Hiru kategoriatan izango du ordezkaritza Hernanik. Guztiak Gasteizko Mendizorrotza pelotalekuan jokatuko dira, 10:00etan hasita.
Jubeniletan, Gipuzkoako bikotea bi hernaniarrek osatuko dute: Irazustabarrena eta Arrietak; eta Arabako bikotearen kontra jokatuko dute. Sailkapeneko partiduan, hernaniarrak izan ziren nagusi, 30-20 irabazita, eta gaur txapela irabazteko faboritoak dira.
Sub 22 kategorian, Eli Pagolak eta Zaldibiako Maddi Mendizabalek osatuko dute Gipuzkoako bikotea. Hauek ere Arabako bikotearen kontra jokatuko dute, eta oso partidu berdindua espero da.
Azkenik, seniorretako partiduan Goiatz Manzisidorrek jokatuko du Intxaurrondoko Ainhoa Montesekin. Bikote aurkaria nafarroakoa izango da, eta hau ere, oso berdindua izatea espero da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!