Goizuetako Txino auzoan festak dira gaur eta bihar. Gaur bertso musikatuak izango dira, 20:00etan. Unai Gaztelumendi eta Julen Zelaieta bertsotan ariko dira Dani Narbarteren trikitixa doinuekin. 23:00etan, Mus Txapelketa izango da. Bihar izango da egun haundia. Egun osoko festa antolatu dute: dantza, asto karrera, herri bazkaria, berbena, kontzertuak... Bazkariko txartelak Amaia kafetegian edo 948 514 242 telefonoan eskuratu daitezke. Ikasle/langabetuak: 15 euro; langileak: 18 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!