Final laurdenetako bigarren partidua eta errugbiaren aldeko festa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 6a, 02:00

Hernaniko errugbi taldeko jubenilak Estatuko Gazte Txa­pelketa ari dira jokatzen, eta bihar izango dute final laurdenetako bigarren partidua, Lan­da­ren. Partiduarekin batera, Errug­­biaren Aldeko Eguna an­tolatu du Kon­tra­kantxa Gaz­tetxeak. Hel­bu­rua da, dirua lortzea, besteak beste, txapelketako bi­daiek sor­tzen dituzten gas­tuei aurre egiteko.

Madrilgo txapeldunaren
kontra gaur, Landaren

Euskadiko Ligan bigarren egin ostean, Hernaniko jubenil taldea Estatuko Gazte Txapelketa jokatzeko sailkatu zen.
Txapelketa hasita, aurreneko fasean aurrera egitea ez zen erraza izan hernaniarrentzat, baina lortu zuten. Final laurdenetako ligaxka jokatzera sail­katu ziren, eta hain zuzen, ligaxkako bigarren partidua izango da gaurkoa. Lehenengo partidua irabazi egin zuten, eta gaur Madrilgo txapeldunaren kontra jokatuko dute, Ge­ta­feren kontra. Partidua Lan­daren izango da, 13:00etan.

Bazkariko txartelak, salgai
Partidua bukatuta, 14:30etan, he­rri bazkaria egingo dute Atse­gindegin. Joan nahi dutenek al­dez aurretik erosi behar dituzte txartelak; Oindi, Ekos eta Ga­rinen dau­de salgai, 10 euroan.
Eta eguna behar bezala bu­­katzeko, kontzertuak ere izango dira. 22:30e­tatik aurrera The Ze­po, Malo eta tal­de sorpresa ba­tek joko dute Kontrakantxan. On­doren, Musika elek­tronikoa jarriko du DJ Xabeatek. Festa, haur, gazte nahiz helduei zu­zen­­dua dagoela azpimarratu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!