Errugbiko jubenil taldea Estatuko Gazte Txapelketa ari da jokatzen, eta larunbatean, final laurdenetako bigarren partidua izango du, Getaferen kontra; 13:00etan, Landaren. Horren harira, eta bidaietarako dirua lortzeko, errugbi elkarteak eta gaztetxeak Errugbiaren Aldeko Eguna antolatu dute: herri bazkaria, kontzertuak... Jakinarazi dutenez, bazkarirako txartelak salgai daude, Garin eta Ekosen, 10 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!