Kontzentrazioak egingo dira bihar Hernaniko bost puntutan, Bilduren ilegalizazioaren aurka. Gehiengo sindikalak deitu du, ELA, LAB, STEE/ EILAS, EHNE eta HIRUk, ondorengo puntuetan: 11:30etan udaletxe aurrean, Eziago poligonoko Luma aurrean, eta Ibaiondo poligonoko AMR eta SELAK tartean; 12:30etan Lastaola poligonoko LOAR aurrean; eta 13:30etan Zikuñaga aurrean. Bestalde, CCOOk ere Bilduren ilegalizazioa salatu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!