ARte Azoka izango da igandean Hernanin, bertako artisten lanak bultzatu eta kaleratzeko asmoz, eta bertan parte hartu nahi dutenek larunbata baino lehen eman behar dute izena, Biterin. 35 lagunentzako dago tokia.
Gipuzkoako Elkarte Artistikoak eta Hernaniko Udalak antolatu dute azoka eta jakinarazi dute, azoka zuzenduta dagoela, artistei ez ezik, plastika munduan murgilduta dauden pertsonei eta lan duinak lortu dituztenei. Hori horrela, parte hartzera animatzen dituzte herritarrak.
Azoka goiz partean, Atsegindegin
Arte Azoka igandean izango da, Atsegindegin. Goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da aukera lanak ikusi eta artistei zuzenean erosteko. Arlo nagusia pintura izan arren, beste arlo batzutako lanak ere izango dira; hala nola, eskultura eta argazkigintza. Aurkeztuko diren obrak originalak izango dira; ez kopiak.