Maiatzaren 13an, bertso afaria izango da Hernaniko Bi Herriak jatetxean. Bertsotan ariko dira Jon Maia eta Amets Arzallus. Gaijartzaile lanetan, berriz, Unai Agirre bertsolari hernaniarra ariko da. 20:30etan hasiko da. Menua, honakoa: era askotako frijituak, entsalada nahasia, legatza labean sagardoarekin bustia, pantxineta, kafea eta kopa. Prezioa: 25 euro. Txartelak salgai daude Txili, Aralar, Oindi eta Riojan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!