Jabetze Eskolaren barruan, gorputza mugitzen ikasteko tailerra izango da ostiral eta larunbatean eta izena emateko azken eguna gaur da. Horretarako, Berdintasun Sailera jo behar da: Sandiusterri kalea 1, behea; 943 337 017/943 336 802; edo
irantzu-j@hernani.net. Ikastaroaren ordutegia honakoa da: ostiralean, 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Biterin izango da eta Ana Revueltak eta Maider Urrutiak emango dute ikastaroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!