Arte Azoka izango da igandean eta izena emateko aukera dago larunbatera arte

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 4a, 02:00

Hernaniko artisten lanak bultzatu eta kaleratzeko asmoz, Arte Azoka izango da igandean, Atsegindegin, hirugarren aldiz. Arlo nagusia pintura izango bada ere, eskultura eta argazkigintza ere bilduko ditu. Azokan parte hartu nahi duten artistek, larunbata baino lehen eman behar dute izena, Biterin. 35 lagunentzako dago tokia. Azoka, 10:00etatik 14:00etara izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!