Erantzun jendetsua, Bilduren ilegalizazioari

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 4a, 02:00

«Momentu historiko honek maila bereko erantzuna behar du», hori adierazi zuen atzo Luis Intxauspe Bilduko zerrendaburuak Gudarien plazan, Bildu koalizioa ilegaliza­tzearen kontra egindako kon­tzentrazioan. Herritar mordoa bildu zen Plazan Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko. Eta adierazi zutenez, «herri honentzat egun klabea izango da biharkoa. Ziur gaude hauteskundeetan egongo garela».

Manifestazioa Bilbon, bihar

Manifestazio nazionala deitu du Bilduk  bihar 20:00etan, Bilbon. Bertara joateko, autobusa jarriko dute eta txartelak salgai daude Oindi, Ara­lar eta Txilin, gaur eguerditik bihar eguerdira. Autobusa Biteri kultur etxe aurretik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!