Partidu erakargarria, bazkaria eta kontzertuak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 4a, 02:00

Errugbiaren Aldeko Eguna izango da larunbatean, Hernanin. Hernani errugbi taldeko jubenilak Estatuko Gazte Txapelketa ari dira jokatzen eta txapelketako bidaiek sortzen dituzten gastuei aurre egiteko  antolatu dute festa eguna. Getaferen aurka jokatuko duten partidua izango da oinarria, baina ondoren, herri bazkaria eta kontzertuak izango dira.

Bigarren faseko, bigarren partidua, Madrilgo
txapeldunaren aurka

Hernani txapelketako bigarren fasea jokatzen ari da eta larunbatekoa izango du bigarren partidua. Aurrekoa 10-29 irabazi zuen Jaenen aurka. Oraingo honetan, Getafe izango du aurrez aurre, Madrilgo txapelduna. Norgehiagoka 13:00etan izan­go da Landaren. Partidu borrokatu eta erakargarria espero da.

Bazkariko txartelak salgai Garin eta Ekosen,
10 euroan

Partiduaren ondoren, 14:30e­tan, herri bazkaria egingo da Atsegindegin. Bazkaria 10 euroren trukean izango da eta txartelak salgai daude Garin eta Ekosen.
Errugbiaren Aldeko Egu­na borobiltzeko, kontzertuak izango dira Kontrakantxa gaz­tetxean, gaueko 22:30etatik aurre­ra. Hiru taldek joko dute. Hernaniko bi talde izango dira ziur, The Zepo eta Malo eta azken taldea sorpresa da.
Eta kontzertuen ondoren, gau elektronikoa eskainiko du DJ Xa­beatek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!