Nag Mapu. La cima interior dokumentala izango da ikusgai gaur, 19:30etan Biterin, Gipuzkoako Fibrosi Kistiko Elkarteak antolatuta. Patxi Irigoyen izan da, biriketako transplantearekin, 6000 metrotik gora igo den lehenengoa. 2009ko otsailean Andeetan egindako espedizio zientifiko-medikoan hartu zuen parte, eta bera Biterin izango da gaur, dokumentala aurkezten eta abentura hartan ikasitakoari buruzko azalpenak ematen. Elkartetik jakinarazi dutenez, «abentura hori aurrerapauso nabaria izan da eta aldaketa ekarri du fibrosi kistikoa duten pertsona askoren pentsaeran eta bizimoduan».