Erdi Aroko Hernaniri buruzko liburua aurkeztuko dute, bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 4a, 02:00

Eusko Ikaskuntzak Fuentes Documentales Medievales del País Vasco bilduman, euskal artxiboetako Erdi Aroko fondo garrantzitsuenetako transkribapenak argitara­tzen ditu eta bihar, bilduma horretako 142garren alea aurkeztuko dute Her­naniko udaletxean. Ale ho­rre­tan, Hernaniko Udal Ar­txiboko 41 dokumenturen transkripzioak bildu dira. 1379 eta 1527 urte bitarteko dokumentu horiek, Erdi Aroan Hernani nolakoa zen ager­tzen dute. Aurkezpena 19:00e­­tan izango da.
Bertan izango dira, Ma­rian Beitialarran­goi­tia alkatea, Mª Rosa Ayer­be (Eusko Ikaskun­tzaren Fuen­tes Docu­mentales Me­die­vales del País Vasco bildumaren zuzendaria) eta la­na­ren egileak: Victor Herre­ro eta Montse Fernandez.

Urumea bailara
kontrolatzeko liskarrak

Aurrez esan bezala, 1379 eta 1527 urte bitarteko dokumentuak bildu dira bihar aurkeztuko duten lan horretan eta, besteak beste, Uru­mea bailara kontrolatzeko liskarren berri jakin daiteke. Nekazaritza eta industriari begira, aukera haundiak es­kain­tzen zituen eremu ho­nek eta berau kontrolatzeko lehian aritu ziren Hernani eta San Sebastian hiribilduak, eta oligarkia industriala (oñaztarren bandokoa eta Alcega familia ordezkari na­gusia zuena) eta Iruñeko Apez­pikutza.
Transkri­batu­ta­ko azken dokumentua 1527koa da, eta gordetzen den lehenengo errolda da, alkabala zerga-ordaintzaileen lehen errolda, hain zuzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!