Gorputza mugitzen ikasteko tailerra ostiral eta larunbatean,

Kronika - Erredakzioa 2011ko maiatzaren 3a

Jabetze Eskolaren barruan, gorputza mugitzen ikasteko tailerra izango da ostiral eta larunbatean eta izena emateko aukera dago oraindik. Azken eguna bihar izango da. Ikastaroaren ordutegia, berriz, honakoa: ostiralean, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Biterin izango da. Ana Revueltak eta Maider Urrutiak emango dute ikastaroa. Izena emateko Berdintasun Sailera jo behar da: San­diusterri kalea 1, behea; 943 337 017/943 336 802; edo irantzu-j@hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!