Emakumeak krisi garaian izenburupean, hitzaldia izango da bihar Hernanin, Maiatzak 1 Langileen Nazioarteko Egunaren harira. Mertxe Larrañaga ekonomistak, hau da, EHU/UPVko Ekonomia Aplikatua saileko kideak emango ditu azalpenak, 19:00etan Biterin. Larrañagak, egungo krisi ekonomikoa eta bere ondorioak genero ikuspegitik begiratuko ditu. Horrez gain, erantzuleak zeintzuk diren identifikatu eta aztertuko du, emakume eta gizonen bizitzetan eta beraien lanetan izango duen eragina.
Egoera honen aurrean hartzen ari diren neurriak ere izango ditu hizketagai, eta neurri horiek izango dituzten ondorioetako batzuen berri ere emango du. Hitzaldi honekin, aternatibak izan daitezkeenaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da.
Herrialde pobreenen egoera
Larrañagak, gure inguruari begira hitz egingo du batez ere, baina ahotan izango du baita ere, herrialde pobreenetako biztanleen egoera.
Hitzaldia Mugen Gainetik (ONG) erakundeak antolatu du Hernaniko Udaleko Berdintasun Kontseiluaren eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. yy