Ibai Alba hernaniarrak helburua bete zuen igandean, Mendaroko Mendi Lasterketan (25km) podiumean sartuta. Hirugarren postuan geratu zen 2:04:46 denborarekin. Beste bi hernaniar ere izan ziren bertan eta emaitza onak lortu zituzten: Ines Arreitunandia bigarrena izan zen emakumezkoetan, 2:52:24 denbora eginda; eta Patxi Artola hirugarrena beteranoetan, 2:36:36 denborarekin. Irabazlea Luis Alberto Fernando jakarra izan zen, 1:57:18 denborarekin.
Larunbatean berriz, Arratzuko Mendi Lasterketan (30km) beste hiru hernaniarrek hartu zuten parte. Honakoak emaitzak: Zigor Iturrieta 19garren (2:58:18); Unai Santamaria 87garren (3:28:33); eta Jokin Etxabe 165garren (3:50:34). Alin Zinkak irabazi zuen (2:34:56).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!