Hitzaldia ostegunean eta festa larunbatean, Atez Atekoaren urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 3a, 02:00

Maiatzaren 7an, urtebete beteko da Atez Atekoa Hernanin martxan jarri zenetik eta urteurrena ospatzeko, ekintza ezberdinak antolatu dituzte Hernanin Zero Zabor taldeak eta herriko zenbait talde eta elkartek. Ostegu­nean eta larunbatean izango dira ekintzak: ostegunean hitzaldia, eta larunbatean egun osoko festa.
Hitzaldia Incineracion y Salud gaiaren inguruan izango da eta Julia San Jose medikuak emango du, gazteleraz. San Jose Bidasoako ospitalean ari da lanean eta azken urte hauetan ezaguna egin da eman dituen hitzaldiengatik. Hondakinen errausketak gizakiaren osasunean era­giten dituen kalteei bu­ruzko azalpenak eman izan ditu. Grupo de Estudios Inci­neracion y Salud taldeko ki­dea da. Hitzaldia 19:30etan izango da Biterin.

Egun osoko festa,
larunbatean

Maiatzaren 7a larunbata da eta ekitaldi nagusia egun ho­rretan izango da. Horreta­rako, egun osoko festa antolatu dute, Plaza Berrin. Goizeko 11:00etatik aurrera, tailerrak, ber­tsoak, musika, dantza, ha­maiketakoa... izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!