Lagunartean, dozenaka bazkidek ospatu zuten Maiatzaren 1a

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 2a, 02:00

langileen Eguneko ospakizunetan murgildu dira Goiz Eguzkin asteburuan. Larun­batean, espero be­zala, egoitza leporaino bete zen abesbatzaren emanaldia ikusteko. Atzokoan, egun haundian, dozenaka bazkide bildu ziren goiz pasa ederra egiteko asmoarekin. Goi­zean, hildako bazkideen al­deko meza en­tzuten izan ziren. Ondoren, Udaberri tor­neoetako sariak jaso zi­tuzten aurtengo irabazle eta azpi­txapel­dunek: gazta bana jaso zuten batzuk. Beste ba­tzuk, bi eta hiru ere bai... ondoko lagunei jokoan parekorik ez dutela eraku­tsiz. Ondoren, luntx eder baten bueltan, egoitzako hiru jangelak bete zituzten bertan ziren dozenaka bazkideek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!