jarraitzaileek, antolatzaileek eta Su Ta Gar taldeko kideek, guztiek, gozatu zuten larunbatean Kontrakantxako kontzertuan. Gutxitan posible izaten dena lortu zuen Eibargo taldeak herenegun: generazio ezberdinek bat egitea Gaztetxean. Ez zuten hutsik egin, eta `himno´ bihurtu diren abestiak ere jo zituzten, bertaratutakoen gozamenerako.
Larunbateko kontzertuak eta ostiraleko Fermin Valenciaren emanaldiak izandako harrerarekin oso gustura daude antolatzaileak, eta azaldu dutenez, lanean jarraituko dute, aurrerantzean ere bide berdinetik jarraitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!