adinekoei zuzenduta, egoitzetan aldi baterako egonaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zerbitzu honen bitartez, normalean etxeetan bizi diren adineko pertsonek aukera izaten dute udarako hilabeteren bat egoitza batean pasatzeko. Zerbitzuaren helburuak hiru dira: bat, adinekoei laguntza ematea bere etxean bizitzen jarraitu ahal izateko; bi, zaintzaileei atsedena hartzeko aukera ematea; eta hiru, adinekoei laguntzea, momentu jakin batean, zaintzaileak ezin duenean.
Hilabete bakoitzerako, eskaera bat
Egonaldiak udarako hilabete bakoitzean egin ahal izango dira; eta bakoitzerako izena emateko epe bat dago. Egonaldia uztailean egin nahi dutenek, maiatzaren 16a baino lehen eman behar dute izena; abuztuan egin nahi dutenek, maiatzaren 27a baino lehen; eta azkenik, irailean egin nahi dutenek, ekainaren 10a baino lehen. Eskaerak Hernaniko Osasun eta Ongintzarako Patronatuan egin behar dira, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da: eskaera orria; eskatzailearen nortasun agiria; eskatzailearen eta familiaren diru sarreren konprobantea; eta medikuaren txostena, eguneratua.