MENDIRIZ Mendiko kideek gaztetxoentzako hurrengo irteera antolatu dute, Aretxabaletako Urkulu urtegira. Eskurtsioa hilaren 15ean egingo dute, eta Atzegiko gaztetxoek ere izango dute parte hartzeko aukera. Egun bateko irteera izango da, eta joaten direnek bazkaria eraman beharko dute.
Informazio gehiago, edo izen-ematea, elkartean
Irteeraren informazio zehatzagoa nahi dutenek, elkarteko bulegotik (Iturregi plaza z/g) pasa behar dute jasotzera. Izena ere elkartean eman behar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Azken eguna maiatzaren 13a da.