Lehenengo finalerdia bi partidutara, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 30a, 02:00

Igandean erabakiko dira Udabe­rriko Torneo Mixtoko lehenengo fi­nalistak zein izango diren: Ma­txin III-Urrutia I edo Urtasun-Etxe­berria III. Finalerdia bi partidutara izango da eta gaur jokatuko dute lehenengoa Galarretan, 16:30etan. Bihar izango da bueltako partidua Iruritako frontoi motzean, 17:30e­tan. Matxin III eta Urrutia I Gala­rretan ahaleginduko dira aldea ateratzen, Urtasun eta Etxeberria III Iruritan arrisku­tsuak izango direla aurreikusten baita. Urtasun bihar, etxean ariko da eta gainera espezialista da frontoi motzean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!