Urteko sasoi honetan, perretxikoak dira protagonista, eta horien artean, Udaberriko Zizak eta onttoak. Baina ez dira bakarrak. Barazki eta fruta berri gehienak maiatza-ekaina ingurutik aurrera hasiko badira ere, dagoeneko ilarra, baba eta marrubiez gozatzeko aukera dugu. Osteguneko ferian izan zen erosteko aukera.
Esan bezala, maiatza-ekaina ingurutik aurrera hasiko dira barazki eta fruta berriak ateratzen. Orain, landatzeko garaia da eta hori nabaritu zen ostegunean, Hernanin. Sekulako ilarak sortu ziren landare ezberdinak erosteko orduan. Aukeran ziren: tipulak, azelgak, tomateak, porruak, letxuga ezberdinak, pepinoa, kalabazina, piper ezberdinak, kalabaza...
Horrez gain, ez ziren falta izan txarkuteria, gaztak, bakailua, gozoa, arropa, etxerako tresnak... Datorren ostegunean ere izango da aukera goizetik arratsaldera, Urbieta kalean.
Garaikoak
Udaberriko ziza:
30euro/kg; onttoa: 28euro/kg; hemengo ilarra: 10-11eu-ro/kg; hemengo baba txikia: 3,50-4,50euro/kg; hemengo baba: 2,50-3euro/kg; Huelvako marrubia: 4,50euro/kg; marrubia: 2,50-3,65euro/kg.
Gaztak
Ardi-gazta berria 11,50-17euro/kg, zaharra 16,50-24euro/kg; behi-gazta 8,90-13euro/kg; gazta nahasia 12-13euro/kg; ahuntz gazta 13-15euro/kg.
Barazkiak
Ilarra: 3,95/kg; baba: 1,95/kg; hemengo babarrun beltza: 10-12euro/kg; hemengo babarrun zuria: 8-10euro/kg; babarrun beltza: 5,75/kg; tomatea: 1,98-3,55/kg;Tuterako alkatxofa: 1,95-2,95euro/dozena; letxuga: 1,98euro/3 buru; baina: 1,50-2,95euro/kg; padron piperra: 3.90/kg.
Frutak
Hemengo intxaurra 3-5euro/kg; hemengo hurra 2,5-3/kg; hemengo Errezil sagarra 1-4 euro/kg; piña 1,75-2,50euro/kg; udarea 0,99-2,50euro/kg; Kiwia 2,50-3,50euro/kg; Errege sagarra 0.99/kg; mandarina 1,99/kg; Golden sagarra 0,99-1,65euro/kg; naranja 0.99-1,25euro/kg; meloia 2,95/kg; gereziak 9,50/kg; pikuak 4,75/kg.