Urtero bezala, maiatzaren 3arekin batera, Santa Krutzen omenez erromeria ospatuko da Urnietako Azkorteko ermitaren inguruan. Egitaraua honakoa: 11:00etan, meza; 11:45etan, trikitixa Zabale eta Larrañagarekin; 12:00etan, bertsoak Etxeberria eta Larrañagaren eskutik; 12:15etan, herri kirolak Iñaki eta Inaxio Perurenarekin; 13:00etatik 13:30etara, trikitilariak; 14:30etan, bazkari herrikoia Oianume jatetxean; eta 16:30etan, bertsolariak eta trikitixa Oianume jatetxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!